Bukatuta kanposantuan kolunbarioa jartzeko lanak

Udalak hainbat herritarren eskaerak jaso ondoren, kanposantuan kolunbarioa jartzeko lanak hasi zituen. Dagoeneko lanok amaitu dira eta guztira 30 nitxo jarri dira herritarrek errautsak bertan jarri ahal izan ditzaten.

 Herritarrak nitxo bat hartzean ordenanatza fiskalean jasotako tasa ordaindu beharko du. Kolunbario baten emakida, gehienez ere 10 urterako 146,25€.

Herritarrek luzapen eskaria egin ahal izango dute.

 Kolunbarioa erabiltzen hasi aurretik kitatu beharko da tasa hau, autolikidazio sistema jarraituz..