Bideoklip batean parte hartu nahi duzu?
Bergarako Musika eta Dantza Eskolak, Antzuolako Udalaren laguntzaz, Josu Bergararen «Etxe honetan» abestiarekin bideoklip bat grabatuko du Gabonetarako, abenduaren 10ean.
5-12 urte bitarteko haurrak behar ditugu abesbatza txiki bat osatzeko!
- Entsegua: azaroak 27, ostirala, 18:30ean. Derrigorrezkoa parte hartzea.
- Grabaketa: abenduak 10, osteguna, arratsaldez.
Ez da musika-ezagutzarik behar; gogoa eta ilusioa besterik ez! Gurasoak ere gonbidatuta zaudete.
Parte hartzeko asmoa baieztatu: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Animatu eta parte hartu!

