Antzuolako Udalak herriko adinekoen egoera eta bizi kalitatea ezagutu eta etorkizunerako plangintza egin asmoz, ikerketa bat egin nahi du. Ikerketa hau 70 urtetik gorakoentzat prestatutako galdetegi batean oinarritzen da.
Informazio ahalik eta zehatzena izateko eta egon daitezkeen errealitate eta ikuspegi desberdinak jasotzeko asmoz, galdetegia adin horretatik gorako pertsona denei egitea da gure erronka.
Horretarako hainbat bide erabiliko ditugu:
- Bilerak: galdetegiari buruzko azalpenak eman eta betetzen laguntzeko honako egunetan (galdetegiaren arduraduna bertan izango da):
- Irailaren 15ean eta 17an
- 16:30ean Landatxopen.
- Etxera bisita: arrazoi ezberdinak medio bileretara joan ezin dutenentzat, lan hau egiteko kontratatutako pertsona (Markel Manuel) etxeetara joango da 70 urtetik gorako pertsonei galdetegia egiteko. Horretarako aurrez telefonoz deituko dizue eta hitzordua zehaztu.
Garrantzitsua da denon ekarpenak jasotzea eta horregatik parte hartzera animatu nahi zaitugu. Bestalde, gogorarazi nahi dizugu gai honi buruz edo izan ditzakezun beste behar batzuei buruz hitz egiteko Udal gizarte zerbitzuetara jo dezakezula.

