ANTZUOLAKO HIRI-ANTOLAMENDUKO PLAN OROKORRAREN AURRERAPENA JENDAURREAN JARTZEA

Lurzoru eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 90.3 artikuluan eta lurralde-antolamendurako planak eta Hirigintza-antolamenduko tresnak onartzeko prozedurak arautzen dituen martxoaren 24ko 46/2020 Dekretuaren 26.5 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, alkateak martxoaren 16an 50/2023 alkatetza Dekretuaren bidez, honako hau ebatzi du:


Lehenengoa. Antzuolako udalerriko Hirigintza Antolamenduaren Plan Orokorraren aurrerapen-dokumentua eta hasierako dokumentu estrategikoa jendaurrean jartzea bi hilabeteko epean, 2023ko martxoaren 24tik 2023ko maiatzaren 24ra arte.
Aurrerapena udal mugakide direnei bidaliko zaie, jakinaren gainean egon daitezen.
Epealdi horretan Aurrerapenari buruzko iradokizun eta alternatibak aurkeztu ahal izango dira.


Bigarrena. Iragarkia argitaratzea Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN, lurraldean hedapen handiena duen egunkarietako batean, eta udal webgunean (www.antzuola.eus).
Espedientea eta planoak webguneko iragarki taulan argitaratuta daude.


Hirugarrena. Ingurumen-ebaluazio estrategikoaren irismen-dokumentuaren eskaera aurkeztea Gipuzkoako Foru Aldundiko ingurumen-organoari, hasierako dokumentu estrategikoarekin eta planaren aurrerapen-dokumentuarekin berarekin batera.


Antzuolan, 2023ko martxoaren 16an. – Alkatea – Beñardo Kortabarria
Olabarria


 

Hortaz, espedientea eta planoak ikusteko egin klik esteka honetan edo bertaratu udaletxera. 

Breadcrumb