Antzuolako 8 miliak mendi lasterketa. 2. edizioa

Kaixo eta urte berri on denoi!

Honen bidez antzuolar guztiei otsailaren 16an aurreko urtean horren arrakastatsua izan zen Antzuolako 8 Miliak lasterketaren 2. edizioa ospatuko dugula jakinarazi nahi genizueke.

Aurreko urtearekiko aldaketatxo batzuk eman badira ere, kirola bultzatu eta guztiontzako jai herrikoi bat gauzatzea da helburu nagusia aurtengoan ere.

Aurreko urtean bailarako Antxintxika Triatloi Taldeak eta Antzuolako Udalak izan zuten antolakuntzaren ardura, Udaletik biziki eskertzen diogularik Antxintxikari edizio hartan eskainitako ezinbesteko laguntza. Aurten aldiz, aurreko urteko esperiantziaz baliatuz herriko Arrola Mendi Elkartearekin eta osatu zen A8M Antolakuntza Taldearekin elkarlanean antolatuko dugu lasterketa.

IZEN-EMATEA URTARRILAREN 12an ZABALDUKO dugu KIROLPROBAK.COM webgunean. Bertara zuzenean joateko sakatu honako link-a: http://www.kirolprobak.com/competicion_ficha.php?id=970&lang=eu

Azpimarratu nahi genuke antolakuntzatik saiakera bat egin dela gaur egungo egoera ekonomikoarekin bat datorren lasterketa bat antolatzeko eta, besteak beste, izen-ematea 5€-tan jartzea erabaki da. Sari eta zozketak apalagoak izango dira baina ekintza guztiak mantenduko ditugu eta jai polita eta herrikoia izango da. Hau da goizeko egitaraua:

  • 10.30ean A8M Helduen Mendi Lasterketako Irteera. 16-17 urteko gazteek parte hartzeko gurasoen baimena sinatuta bidali behar dute Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera.
  • 11.00etan A8M Minimotoen Lasterketa (1-4 urte). Plastikozko motortxoa eta kaskoa parte-hartzaileek ekarri beharko dute eta sinatutako gurasoen baimenak bertan jasoko dira.
  • Froga bakoitzaren ostean hamaiketakoa egongo da parte-hartzaile guztientzat (minimoto zein mendiko frogakoentzat)
  • 13.00ak inguruan, SARI BANAKETA

Honekin batera, adierazi  nahi genuke lasterketa aurretik eta baita egunean bertan ere dauden lan ezberdinetarako BOLONDRESAK behar ditugula. Denetariko lanak izango dira baina ez konplikatuak (bidea markatu, kruzeak egin, horniduretan egon eta abar) eta korrika egiteko asmorik ez baduzue esker onez hartuko genuke zuen bultzadatxoa. Laguntzeko prest bazaudete bidali email bat izen abizenekin Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera.

Eskerrik asko eta segi/hasi entrenatzen!

Aritz Saidi Olaortua

Breadcrumb