Olentzero eta Mari Domingiren aldaketak

Astearte iluntzean izango ditugu aurten ere Olentzero eta Mari Domingi gure artean. 18:30ean hasiko da jaia.

Aurten aldaketaren bat edo beste izango dugu. Jendea Olentzeron eta Mari Domingin zain Sanjosepen egon beharrean, Kanpo beltzean egongo da. Handik deituko zaie adarra eta karakola joaz San Josen egongo diren Olentzero eta Mari Domingiri. Goitik behera etorriko dira antortxadunak lagun dituztela.
Txalapartariak eta txistulariak ere kanpo beltzean egongo dira, gainontzeko herritar guztiekin Olentzerori eta Mari Domingiri ongi-etorria emateko zain.

Gure pertsonaia maitagarriak idiek eramango duten gurdira igotzen direnean hasiko da kalejira. Kalejiran bi geldialdi egingo dira: Lapatzetxeberrin eta Kalebarrenen. Bietan kantatuko da. Horra Mari Domingi eta Olentzero Begi gorri.

Ondoren, Plazara iritsitakoan hasiko da ekitaldi nagusia Plazan. Euria egiten badu, ekitaldi nagusia eskolako patioan egingo da. Olentzerori eta Mari Domingiri gutunak eta umeen nahi dutena emateko aukera ere izango da. 

Breadcrumb