Euskararen eguneko ekintzak

Abenduaren 3an izango da euskararen eguna. Hori dela eta, hainbat ekintza izango ditugu:

Azaroak 28, eguena
Hitzaldia Paula Kasaresen eskutik.
Gaia: gizarte eleanitz batean bizi garenez, gure seme-alabek hizkuntza bat baino gehiago entzun, ikasi eta erabiliko dituzte txikitatik. Nola eskaini euskara aberatsa?
18:30ean, Olaranen. Iraupena: ordu eta laurden

Azaroak 30, zapatua
Taloak egingo dituzte Gaztetxokokoek Zurrategin, 17:30etik aurrera.

Abenduak 4, eguaztena
Harri eta herri hitzaldia, Iñaki Perurenaren eskutik.
18:00etan, Olaranen. 

Abenduak 5, eguena
Buah, Txabal bakarrizketa, Jon Zubiagaren eskutik. 
Unai Iturriaga bertsolariak idatzitako antzezlana da Buah txabal! Gazteei, euskararen inguruan, hizkuntza ohituren eta jarreren inguruan, argi eta garbi, itzulinguru barik, konplexu barik, ausardiaz, hitz egingo eta pentsaraziko dien antzezlana.
22:00etan, Gaztetxean. 

Nolanahi ere, eta euskararen eguna abenduaren 3an ez ezik, egunero ere badenez, euskarazko material ugari eta interesgarria (musika, filmak, liburuak, jolasak...) eskura dezakegu webgune honen bitartez: www.katalogoa.org.

katalogoa

 

Breadcrumb