Maskulinotasun tailerra, gizonezkoentzat

BERTAN BEHERA GERATU DA, ERAKUSLE OSPITALERATUTA DAGOELAKO.

Urte asko dira emakumeen berdintasunaren alde lanean. Helburu hori lortzea denon ardura da, bai emakumeena, bai gizonezkoena. Emakumeei umetatik emakume izaten erakusten zaien bezala, gizonezkoei ere gizon izaten erakutsi egiten zaie. Gizonezkoen jarrera, balio, desio eta jokabide askok “gizon izateko” heziketa modu horiekin dute zerikusia. Eta kontua da ea gizonentzako gizon eredu jakin batean bizitzea gustukoa den? “Gizon jantziaren” barruan bizitzea gustukoa da? Ala ohikoa da gizonak deseroso sentiarazten duten gizontasuna erakustera behartuta egotea?

Tailer honen nahia da maskulinotasunaren identitateei buruz gogoeta egiteko aukera ematea: nola sortzen den, zein sozializazio prozesu jarraitzen ditugu, zer erakusten digute, zer galarazten edo zer nolako ondorioak dauzkaten bai gizonezkoentzat, bai emakumeentzat. Maskulinitate ereduak, hau da, gure gizartean gizon izateko erak, beste pertsonekin ditugun harremanetan, zein eguneroko bizitzako beste arlo batzuetan (lana, osasuna, sexualitatea, lagunak, familia…) zein eragin duten ikusiko dugu.

Hau guztia modu parte hartzaile batean eta modu eta tresna ezberdinen bitartez gauzatuko dugu. Dinamizatzaile lanetan On:Giz Elkarteko kide bat izango da.

Hitzordua, azaroaren 30ean, zapatuan, 10:30etik 13:30era, Olaranen.

Izena emateko jo Udaletxera (943 766246)

Breadcrumb