Lanerako orientazio zerbitzua

Debagoieneko Mankomunitateak Lanerako Orientazio zerbitzua eskaintzen du, eta aurrerantzean zerbitzu hau herriz herri eskainiko dute.

Antzuolara ostegunetan etorriko dira (9:30 - 13:00).  

Zerbitzurako txanda hartzeko: 943 766 246

Lanerako orientazio zerbitzuak edo enplegu zentroak zein zerbitzu eskaintzen ditu?

Lan bilaketarako orientazioa:

  • Enplegu-baliabideen inguruko informazio zabala.
  • Zure lanerako helburuak definitzeko laguntza.
  • Lan-bilatze plangintzan aholkularitza.
  • Lana bilatzeko erremintetan trebakuntza: curriculum-a idazteko, aurkezpen gutunak prestatzeko, etab.
  • Lan elkarrizketetarako prestaketa
  • Lan bilaketarako online baliabideak. Sare sozialen erabilera.

Enplegu zentroan eguneratutako lan informazioa jartzen dugu zure eskura:

  • Lan eskaintzak.
  • Formakuntza-ekintzak.
  • Lan deialdi publikoa.
  • Praktika eta beka deialdiak.
  • Atzerrian lana.
  • Lan bilaketa online.
  • Etab. 

 

Breadcrumb