Aiherra-Antzuola eguneko bazkari txartelak salgai

Aurten AIHERRA-ANTZUOLA senidetze eguna Antzuolan ospatuko dugu urriaren 27an, domekan. Aurten gainera 29. urteurrena izango da.

Hauxe da antolatuta dagoen programa:

-          11:00- Ongi etorria eta hamaiketakoa.
-          11:30- Bisita gidatua.
-          14:30- Bazkaria: entsalada, arrain-paella eta flana.
-          16:30- Ezten giro taldearekin erromeria.

Bazkari txartelak udaletxean (943 766 246) edo liburutegian egongo dira salgai urriaren 15etik 22ra. 12 urtera arte 6 € / Hortik gorakoek 12 €

P1190806P1190690P1190783P1190699

Breadcrumb