Herrigunean trafiko aldaketak urriaren 7tik aurrera

Datorren astelehenean, urriak 7, bi obra garrantzitsu hasiko dira herrian. Lehenengoak, San Josepen eroritako horma egonkortzeko lanak, 3-4 aste iraungo duela aurreikusten da; bestea, Sagasti kale amaieran lurra berdintzeko obrak 2 hilabete inguru.

Hori dela eta, sarbideak trafikoarentzat itxita egongo dira Sagastin eta Sanjosepen. Herriko sarrera Lapatzatik (Kalebarren) egin beharko da eta irteera (Zumarragaruntz) Antiguako biribilgunetik.

Kalebarrengo pibotea ez da martxan egongo eta ohi baino kamioi gehiago ibiliko da herri barruan. Hori dela eta, oinezkoei tentuz ibiltzea eskatzen diegu.

Autobusak Antiguan bakarrik geratuko dira.

Ostiraleko azokan ere aldaketak egongo dira eta frontoian jarriko dira postuak.

Barkatu eragozpenak.

Planoa_prentsarako_2013-10-02

Breadcrumb