Ate irekiak eta kirol jaia irailaren 21ean gimnasioan

Irailaren 21ean, zapatuan, ate irekiak izango dira udal gimnasioan.

Hauxe da antolatu den kirol jaia:

10:00- Body tono
11:00- Spinning
11:00- Tonifikazio zirkuitua
12:30- 8-14 urte bitartekoendako Zumba jaia
13:15- 15 urtetik gorakoendako Zumba jaia 
Goiz osoan aholkularitza eta indoor walking saio birtual berriak egongo dira.

Saio guztiak doan dira eta nahi duen orok har dezake parte, spinningen izan ezik. Kasu horretan ibilitakoa izan behar da.

Izena ematea gomendatzen da, plazak mugatuak direlako. Izena emateko:

  • Gimnasioan bertan (monitoreari esanda edo buzoia erabilita)
  • Telefonoz: 943766661
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elekroniko bidez
  • antzuolako udal gimnasioa facebook bidez

Breadcrumb