Zerbitzuak jaietan: bidea moztuta, busak, hondakin bilketa...

Antzuolako Jaiak direla eta, Udal zerbitzuetan emango diren hainbat aldaketaren berri eman nahi dizuegu.

IBILGAILUENTZAT APARKATZEKO DEBEKUA:

Herriko plaza; Eskola aurrealdea; Kalebarren 1 Uztailaren 16tik (asteartea) 23ra (asteartea)
Eskolako patio aurrealdean Uztailaren 17tik (asteazkena) 23ra (asteartea)

KALEA TRAFIKOARI ITXITA:

Kalea trafikoari itxita egongo da jai guztietan Kalebarren 17tik (zubia barne) Buztinzuri 15era.

HONDAKIN BILKETA ZERBITZUA:
EGUNA                          HONDAKINA             ORDUTEGIA
Uztailak 19, ostirala           Ontziak                   12:00-14:00
Uztailak 20, larunbata        Organikoa                12:00-14:00
Uztailak 21, igandea          Errefusa                   12:00-14:00

San Josepeko larrialdi gunean organiko eta ontzi arinentzat edukiontziak jarriko dira.

Traste zaharrak asteartean, uztailak 6, atera beharko dira.

AUTOBUSAK:
Uztailaren 17 (asteazkena) arratsaldetik aurrera, Zumarraga zein Bergarara Antiguan geratuko dira.

 

Breadcrumb