Oinezkoek lehentasuna Kalebarrenen

Oinezkoek izango dute hemendik aurrera Kalebarrenen lehentasuna, gainontzeko motordun ibilgailuek arau berria errespetatu beharko dutelarik. Zubian eta Kalebarren –Aiherra bidean jarri diren seinale berriak oinezkoen preferentzia azpimarratzen du eta horregatik ez da zebra biderik margotu.

Lanok bi helburu nagusi zituzten: batetik, oinezkoei oztopo arkitektonikoak kentzea eta bestetik, oinezkoei lehentasuna ematea. Azken hori da hain zuzen udalak legealdi honetarako duen helbururik garrantzitsuenetako bat. Kalebarren oinezkoei zuzendutako kale bat izanik, hurrengo pausua autobusa bertatik ateratzea izango da, herritarren segurtasuna eta erosotasuna bermatzeko.

Breadcrumb