Lehiaketak: jaietako lepoko-zapia eta kukumarroak

Jaietako lepoko-zapiaren irudiaren lehiaketa. OINARRIAK

1- Lehiaketa honen bidez, Antzuolako jaietako lepoko-zapia osatuko duen irudia edo diseinua egiteko lehiaketa deitu nahi da.

2- Lehiaketa honetan Antzuolan jaio edo bizi den edozeinek parte har dezake. Taldeek edo koadrilek ere parte hartu dezakete.

3- Parte hartzeko talde edo pertsona bakoitzak nahi adina proposamen aukeztu ahal izango ditu.

4- GAIA: Antzuolako jaiak izango da gaia.
TESTUA: zapiak idatzita izango duen testua hauxe izango da: Antzuolako jaixak 2013.

5- Lepoko-zapiak kolore bat izango du eta diseinuak edo irudiak beste bi izango ditu. Koloretzat hartzen da zuria.

Lepoko-zapia triangulu formakoa izango da eta neurri hauek izango ditu da: 70 X 70 X 100

6- LANEN AURKEZPENA
Lanak udaletxean aurkeztuko dira, DINA4 neurriko gutun-azal batean. Barruan, gutun-azal txikiago batean, parte-hartzailearen datuak jarriko dira: izen-abizenak, helbide elektronikoa eta telefono zenbakia.
Talde batek parte hartzekotan, taldekide ordezkari baten izena ipiniko da.
Lan bakoitzeko sobre bat aurkeztuko da.

7- EPAIMAHAIA
Aurkeztutako lanekin erakusketa egingo da. Herritarren bozka bidez aukeratuko da lepoko-zapian zein irudi joango den.

8- AURKEZTEKO EPEA
Lanak udaletxean aurkeztuko dira. Epea: maiatzaren 31.

9- Saria egongo da.

10- LANAREN ESKUBIDEAK
Aurkeztutako lanak ustiatzeko eskubideak Antzuolako Udalari soilik eta doan emango zaizkio. Aurkeztu direnek, jabetza intelektualaren eskubideak utzi dituztela jendaurrean agertzeko, bidezko agiria eman beharko dute, beharrezkoa denean.
Antzuolako Udalaren esku egongo da lan horietan jasotakoa erabiltzea eta nola erabili.

11- Lanen bat aurkezteak deialdiaren oinarrietan zehaztutako baldintzak onartu beharra dakarkio interesdunari.

 

Breadcrumb