Panel informatzaile berriak herrian

Udalak eta herritarrek dagoeneko badituzte informazioa jartzeko adierazgune berriak.

Udalak herritarrekin komunikazio zubi berriak eraikitzeko hartutako konpromisoarekin jarraituz, panel informatzaileak jarri ditu herrian. Udalak bi motatako panelak ipini ditu: irekiak, herritarrek erabili ahal izango dituzte. Itxiak, berriz, udalaren esku geratuko dira eta bertan  herriko eta udaleko berriak, jakinarazpenak, agenda…  gaineko informazioa jarriko da.

Kokapenari dagokionez, panel irekiak ondorengo lekuetan daude: Eguzki auzoan, Sagastin, Kalegoin eta Antiguan. Panel itxiak, berriz: ekarpen gunean, Kalebarrenen, Sagastin eta Kalegoin.

Breadcrumb