Martxoaren 16an fitness festa eta ping-pong txapelketa

Aurreko fitness festaren arrakasta ikusita, beste fitness festa bat egingo da udal gimnasioan martxoaren 16an, zapatuan. Fitness_festa_martxoa_copia

Ate ireki eran planteatuko da, eta, beraz, edozein herritar etor daiteke ekintzak probatu eta gozatzera. Debaldekoa da eta inongo konpromisorik gabe parte hartu daiteke. Hala ere, komeni da lehenbailehen izena ematea: bai gimnasioan bertan, 943 766 661 telefonora deituz edo e-postaz Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Hauek dira antolatu diren ekintzak:

- 10:00- Bizkarra zaintzeko tailer praktikoa: oso interesgarria, bai minak ekiditeko, baita prebenitzeko ere
- 11:00- Pump
- 12:00- Spinning
           - ZUMBA: indartsu datorren dantza saio entretenigarri eta eraginkorra

Bestetik, fitness gelan indoor walking saio birtualak izango dira eta ping pong txapelketa ere egingo da.

PING PONG TXAPELKETA. ARAUAK
Kanporaketa modura jokatuko da. Denbora eta espazio faltagatik, honela izango da:
- Gehienez 16 jokalari
- Zozketa egingo da, nor noren aurka aritu
- 21-era jokatuko da, 3 setetatik onenera ( bi tantoren aldeaz irabazi behar da, eta ez dago tanto mugarik). Final erdiak eta finala 5 setetatik onenera jokatuko da.
- Martxoaren 15ean, ostiral arratsaldean final zortzirenak eta final laurdenak jokatuko dira eta martxoaren 16an, zapatu goizean final erdiak eta finala.

Gimnasioan apuntatu beharra dago
Bazkideek doan izango dute eta ez bazkideek 5€ ordaindu beharko dute
Saria: 2 Txuleta eta 2 ardo botilla
Tokia: Antzuolako gimnasioan
Eguna: martxoaren 15ean, ostiralean, 17:00etatik aurrera
FINAL ERDIAK: LARUNBATEAN 10:30ean
FINALA: 12:00etan

Breadcrumb