2012ko hondakinen datuen aurkezpena martxoaren 12an

Aurten ere urteko datuei buruzko aurkezpena egingo dute Antzuolako Udalak eta Hondakinen Jarraipen Batzordeak. Martxoaren 12an, asteartea, izango da hori, 18:30ean, Olaranen.

Datuak oso positiboak dira: jasotako hondakinen %86 birziklagarria zen, %14 besterik ez zen izan errefusa. 2010eko datuekin alderatuta, aldaketa izugarria izan da: urte hartan, %75 zen errefusa, hau da, zabortegira eraman behar izan zena.

Ekonomikoki ere aurrerapausu handiak egin dira; hondakinen tratamenduak 41.500 euro baino gehiagoko kostua izan zuen Mankomunitatearentzako (Antzuolari dagokionez) 2010ean. 2012. urtean, berriz, 9.500 eurotik gorako irabaziak izan ditu. Kontuan hartu behar da gaur egun askoz tona gutxiago eramaten dela zabortegira (tona bakoitzeko 140 euro ordaindu behar da) eta ontzi, paper, kartoi... gehiago saltzen dela; gainera, material horren kalitatea (purutasuna) askoz handiagoa denez, gehiago ordaintzen dute. Gauzak horrela, esan bezala, iaz kostuak izan beharrean, irabaziak egon ziren tratamenduari dagokionez.

Datu horiei guztiei eta gehiagori buruzko azalpenak emango dituzte, bada, asteartean, Udaleko arduradunek eta Jarraipen Batzordeko kideek

ANTZUOLAKO HONDAKINEN KUDEAKETA EREDUGARRI EUROPAN

Europako Eskualdeetako Lantaldeak eta Europako Batzordeak Ecologic Institute erakundeari enkargatu dio indarrean dauden Zuzentarauek ezarritakoak baino helburu handinahiago eta berritzaileagoak dauzkaten hondakinen herri- edoeta eskualde mailako kudeaketak aztertuko dituen ikerlana egitea.

Enkargu horren eginbeharretako bat da Europar Batasuna osatzen duten Estatuetako bakoitzean praktika onen kasu bana identifikatzea. Estatu espainiarraren kasuan, Autonomia-erkidego guztietako ekimenak aztertu ditu Ecologic Institute erakundeak eta “ekimenik nabarmenena, eraginkorrena eta berritzaileena Debagoieneko Mankomunitateak hondakinak atez ate biltzeko egin duen apustua dela iritzi diogu”, dio Ecologic Institute-ko Alejandro Iglesias-Campos Jaunak. Horregatik, gure “esperientziak eta ondo-egitea praktika onen eredu gisa” aurkeztu nahi ditu aipatutako erakundeak.

Helburu horrekin, Antzuolako Udalarekin eta Debagoieneko Mankomunitatearekin harremanetan jarri dira Ecologic Institute erakundeko arduradunak, datu zehatzak eta informazio gehigarria eskuratzeko.

Gauzak horrela, herritar guztioi eskerrak eta zorionak eman nahi dizkizue Antzuolako Udalak, denon artean egin baitugu posible gaur egun herrian daukagun errealitate hau, sortutako hondakin guztien %86 birziklatzea eta Europa mailan eredu izatea, alegia. Denon ahaleginak baditu pozteko moduko emaitzak eta esker-ona. Emaitzak, denok dakigun bezala, birziklatzen ez den oso hondakin gutxi sortzen ari garela eta, ondorioz, ingurumenari mesede egiten; eta orain, esker-ona ere bai, gure herri txiki hau Europa mailan eredugarri dela uste duelako Ecologic Institute bezalako Europa mailan lan egiten duen erakunde horrek.

Antzuolan 2012an jasotako hondakinen datuei buruzko aurkezpena martxoaren 12an

Iaz egin zen bezala, aurten ere urteko datuei buruzko aurkezpena egingo dute Antzuolako Udalak eta Hondakinen Jarraipen Batzordeak. Martxoaren 12an, asteartea, izango da hori, 18:30ean, Olarango aretoan. Aurreratu bezala, datuak oso positiboak dira: jasotako hondakinen %86 birziklagarria zen, %14 besterik ez zen izan errefusa. 2010eko datuekin alderatuta, aldaketa izugarria izan da: urte hartan, %75 zen errefusa, hau da, zabortegira eraman behar izan zena.

Breadcrumb