Gurasoentzako saioak Droga menpekotasunaren prebentziorako

Droga Menpekotasunaren Prebentziorako Planaren barruan, iaz gurasoei zuzendutako hainbat formazio saio eskaini genituen. Ekintza horri jarraipena emateko asmoarekin, aurten ere saio batzuk eskaintzeko asmoa dugu.

12-18 urte bitarteko seme-alabak dituzuen gurasoei zuzenduriko programa da, eta gai ezberdinak landuko dira lau saiotan:

1.saioa: Nerabezaroa familia osoarentzako aldaketa garai bezala.

- Nerabezaroaren ezaugarriak
- Afektibitatea
- Famili giroa
- Sentimenduen adierazpena

2. saioa: Koherentzia hezitzailea bikotean

- Koherentzia: heziketaren giltza
- Posible al da ados jartzea?
- Nola egin dezakegu?

3. saioa: Lehen irteerak

- "Nire lagun guztiei uzten diete..."
- Negoziaketa: "txertorik" onena
- Gure seme-alaben portaeraren ikuskapena

4. saioa: Gatazken ebazpena

- Gatazka familiarrak: jatorria eta interpretazioa
- Gatazken aurrean erantzun ezberdinak
- Negoziaketa

Programa hau antolatzeko beharrezkoa da parte hartzaile kopurua jakitea. Horregatik, bertan parte hartzeko interesa izanez gero, beharrezkoa da azaroaren 6a baino lehen honako datuak Udaletxera edo gizarte zerbitzuen bulegora ekartzea, edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. idaztea beheko datuak beteta.

Izen-abizenak:...............................................................................................................
Tel. zenb.:...........................................Seme-alaben adina:..................................................
Helbide elektronikoa: .................................................................................
Saioak euskaraz jarrai ditzakezu?.....................................................................................

Breadcrumb