Bazen behin... Antzuolan. Euskal herriko kontalarien VII. jaialdia

Bazen_behin_Antzuolan_kartela_Virginia

BAZEN BEHIN... ANTZUOLAN
Euskal Herriko Kontalarien VII. jaialdia

Irailak 29, zapatua
22:30: Helduentzako ipuin erotikoen saioa Torresoroan.

Irailak 30, domeka
11:00: Trikitilariak
11:30: Pregoia herriko plazan.
12:00 - 14:00: Ipuinak ume txikientzako Zurrategin.
12:00 - 14:00: Ipuin poteo, Ipuin kontsultorioa eta Orakulua Herriko Plazan, Kontalari ibiltariak.
17:00: Ipuin maratoia (edonork kontatu dezake ipuina), Herriko plazan.

Kontalariak, besteak beste: Pello Añorga, Marisol Abreu, Ernesto Agirre, Begoña Alabazan, Amaia Arriaran, Belen Azkarate, Leire Basarrate (Apika), Ines Bengoa, Maite Franko, Rakel Imaz, Virginia Imaz (Oihulari Klown), Santi Ledesma (teatro Begira), Anabel Muro, Ana Rodriguez (Apika), Doro Zobaran.

Euskal Kontalarien VII Festa. Antzuolan Kontari

Euskal Herriko txoko guztietatik heldutako kontalariak Antzuolan elkartuko dira, eta areto, kale, plaza zein tabernetan, bakoitzak bere estiloan, jendearen aurrean kontakizunak egingo ditu.

Aurtengoa zazpigarren edizioa izango da. Lehenengo jaialdia Getxon ospatu zen, baina jaialdia ibiltaria izaki, beste herri batzuetan ere ospatu da: Aramaio, Pasaia Donibane, Etxalar, Bermeo eta Legution.

Hitza eta ipuinak ibiltariak diren moduan, hala egin nahi izan dute euren festarekin euskal kontalariek. Eta hala, euskal kontalaritzaren egoera nola dagoen erakutsi nahi dute.

Euskal Herrian kontalaritzaren mugimendua aski berria da, nahiz eta kontalari batzuk urteak eman ofizioan.

Kontalariak Elkarteak festa honen bitartez, horren berri eman nahi izaten du, euren aldarrikapenak aireatzearekin batera, esaterako, kontatzeko baldintzak hobetzearena.

Kontalariak Elkarteak euskal herritar guztiak gonbidatu nahi ditu gero eta garrantzitsuago bihurtzen ari den hitzaren festa honetara. Haur zein heldu, gazte eta zahar ipuinak entzunez, ipuinak kontatuz denbora ederki pasatzeaz gain, guztion ondarea diren ipuinak gal ez daitezen ahalegina da Antzuolako festa.

BAzen_behin_Antzuolan

Breadcrumb