Frontoia, futbol zelaia edo eskolako patioaren erreserba egiteko epea

Antzuolako kirol instalazioetan eguna eta ordua hartu ahal izateko ordu erreserba eskaera egiteko aukera zabalik dago uztailaren 22 arte.

Irail hasieratik uztail bukaera bitartean, denboraldi horretan, eskolako patioa, frontoia edo Eztalan jokatu ahal izateko aukera ematen du horrek. Frontoiari dagokionez, astearte eta ostegunetan ezingo da erreserbarik egin, Olaldek hartuta baitu egun horietan.

Erreserba egiten denean ordu bererako talde batek baino gehiagok izena emanez gero, jendaurreko zozketa egingo da. Nolanahi ere, Antzuolako bizilagunek lehentasuna izango dute.

Erreserba egiteko:

Bidali mezua Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera
Deitu telefonoz 943 766 246ra edo etorri udaletxera eta hitz egin Jonerekin

eta eman datu hauek:

Erreserbatu nahi den kirol instalazioa (Eztala, eskolako patioa edo frontoia):
Eguna (1. aukera):
Ordua:
Eguna ( 2. aukera):
Ordua:
Arduradunaren izena:
Korreo elektronikoa:
Mobila:

Izena emandakoei txandaren emaitzen berri uztail bukaera baino lehen emango zaie. Hartara, erreserbadunek irail hasieratik egutegi berriaren arabera jokatzeko aukera izango dute.

Breadcrumb