Antzuolako jaietako programa

Ikusi programa pdf-an

UZTAILAK 8, DOMEKA

09:30- Txirrindulari lasterketa. LXVII. Antzuola saria. Iñaki Lete XX. oroigarria.

14:00 - Jubilatuen bazkaria Herri Ikastetxean eta ondoren dantzaldia.

UZTAILAK 12, EGUENA

12:00- Jaien hasiera.
Jaiak iragartzeko kanpaiak, umeen bertsoa, alkatearen hitzak...

12:00- Kalejira udalekuetako umeekin.
Ondoren umeek udalekuetan gertatutako ikuskizuna.

13:30- Umeen herri bazkaria.

18:00- Txistulari, trikitilari eta buruhandiekin kalejira.

19:00- Meza. Abesbatzak Hilarion Eslavaren salbea kantatuko du.

19:45
- Oinarineko umeekin ikurrin dantza. Besteak beste, aurten dantza ikasten hasi diren umeen lehen saioa izango da.
- Antzuolako bandera eta ikurrina jasotzea.
- Udalbatzaren aurreskua, Oinarinek lagunduta.

22:00-23:50- Kale afaria Herriko plazan Bentazaharreko mutiko alaiak taldearen eskutik..

23:50- Mahai eta aulkiak jasoko dira, hontzari ongi etorria emateko.

00:00- Hontzaren jaitsiera kanpandorretik udaletxera.

00:20- Bentazaharreko mutiko alaiak taldearekin kantu saioa.

UZTAILAK 13, EGUBAKOITZA

10:00- Txistulari taldearekin goizeresia

10:45- Antzuolako 5. gastronomia lehiaketa Kalebarrengo arkupetan. Aurten patata tortila egingo da.
Antzuolako gastronomia elkarteek, auzotarrek, herriko edozein elkartek edota horretarako osatutako taldeek dute parte hartzeko aukera.

11:00- 13:30- Umeendako jolas parkea eskolako patioan.

12:00- Meza nagusia.

12:45-
Balkoi eta leihoetako XVI. lore apainketa lehiaketaren sari banaketa
Gastronomia lehiaketaren sari banaketa.

13:00- Patata tortila dastatzeko aukera izango dute gerturatzen direnek.

14:30- Herri bazkaria Kalebarrengo arkupetan.

16:30- 18:30- Jolas parkea eskolako patioan.

18:30- Poniak, zezentxoak eta koadrilen arteko jokoak Zurrategin.

22:30- Zesuma taldearekin erromeria, Herriko plazan .

00:00- Suzko zezena, herriko plazan.

00:15- Zesuma taldearekin erromeria Herriko plazan

UZTAILAK 14, ZAPATUA

9:55- Kanoiak sutzea.

10:00- Txistulari taldearekin goizeresia.

11:30- Bergarako bandaren kalejira.

12:30- Bandaren kontzertua Zurrategin. Zuzendaria: Alfredo Gz. Chirlaque.

19:00- Mairuaren alardea Herriko plazan.
21:30- Herri afaria Zurrategin, txosna batzordeak antolatuta.

22:30- Joselu anaiak taldearekin erromeria Herriko plazan.

00:00- Suzko zezena Herriko Plazan.

00:30- Joselu anaiak taldearekin erromeria Herriko plazan.

UZTAILAK 15, DOMEKA

12:00- Eriz magoa, Herriko Plazan.

12:00- Debagoieneko txakolinaren I. eguna.

Bertan izango dira: Getariako Txakolinaren Jatorrizko izendapenaren barnean dauden Debagoieneko Kataide, Otxia eta Upaingo txakolinak.
Txakolinari laguntzeko Giokelak emandako saiheski pintxoak ere banatuko dira, Antzuolako ANELKAR GKEak prestatuta.
Aldi berean, Idiazabal Jatorrizko Izendapenaren eskutik Antzuolako plazan izango diren gazten dastaketa egingo du Idiazabal Gaztako Dastaketa Ofizialeko Taldeko kide batek. Gazten ondorengo parametroak aztertuz: itxura, azala, kolorea, begiak, usaia, egitura,…
Saiheski pintxoaren prezioa euro bat izango da eta txakoliarena ere euro bat.

17:00- Profesionalen pilota partidak pilotalekuan:

ONGAY – L. GALARZA // GORKA – LARRINAGA
ARITZ LASA - ZABALETA // MENDIZABAL III - LASKURAIN

19:30- Klown saioa Herriko plazan. Larrialdia, pronostiko erreserbatua,
Oihulari Klown taldearen eskutik.

20:30- Larrain dantza.

20:45- 22:30- DJ saioa Bidusoundekin, Herriko plazan.

23:00-00:00-Bidusound Plazan

00:00- Hontzaren igoera eta jaien bukaera Herriko plazan.

Breadcrumb