Asteartean, martxoaren 20an, ahozko narrazioaren eguna

Ahozko narrazioaren nazioarteko eguna ospatuko da asteartean, martxoaren 20an, Antzuolan, Oihulari Klownen eskutik.

 Aurtengo narrazioaren eguneko ipuinak Grimm anaien istorioak izango dira, Oihulari Klownek Grimm proiektuarekin bat egin duelako. Proiektu horren arabera, martxoaren 20an, mundu guztian zehar Grimm anaien ipuinak kontatuko dira: bertsio eta hizkuntza desberdinetan, estilo eta adierazpen teknika desberdinak erabiliz, bakarka zein taldeka.

 Ipuinak umeentzako direla zabalduta dagoen aurreiritzia bertan behera laga nahi du Oihulari Klownek eta ahozko narrazioa aldarrikatu eszenako lanbide eta artetzat. Hala, Torresoroan izango den ekitaldiak bi zati izango ditu:

19:30- Familia guztiarendako euskarazko ipuinak entzuteko eta bizitzeko aukera, hauen eskutik: Amaia Arriaran ( Bergara), Maider Galartza (Irun) eta Belen Azkarate (Antzuola).

20:15- Helduendako ipuinak, gazteleraz,  hauei esker: Marisol Abreu (Venezuela-Antzuola), Ernesto Aguirre ( Arrasate) eta Virginia Imaz (Antzuola).

Sarrera doan izango da.

Breadcrumb