Martxoaren 8ko kartel lehiaketa eta ekintzak

Martxoaren 8an, Emakumeen nazioarteko eguna dela eta, hainbat ekintza izango dira:

Martxoak 9, egubakoitza
Genero berdintasunaren eta emakumeen eskubideen aldeko mural parte hartzailea.
18:00etan, Herriko Plazan.

Martxoak 10, zapatua; 11, domeka; 17, zapatua eta 18, domeka
Erakusketa: martxoaren 8ko kartel lehiaketara aurkeztutako kartelak.
18:30-20:30, Olaranen

KARTEL LEHIAKETA
Bideberri Mankomunitateak (Gatzaga, Elgeta eta Antzuolako gizarte zerbitzuen mankomunitateak) aurten Martxoaren 8rako II. Kartel lehiaketa antolatu du.
Lehiaketa honetan Bideberri Mankomunitatea osatzen dugun hiru herrietako biztanleak soilik har dezakete parte, eta helburu nagusiena herritarrak Martxoaren 8aren inguruan hausnarketa egitea da.

Herritarren artean aukerak zabaltzeko, aurten aukeratutako lehenengo bi kartelak saritu nahi izan dira: lehena 350 €ko sariarekin eta bigarrena 150 €ko sariarekin.

Sei kartel aurkeztu dira, eta irabazlea Nerea Villa izan da “Murrizketarik ez gure eskubideetan” lema zuen kartelarekin. Bigarren saria Koldo Izagirrek eraman du “Eskubideen aldeko jauzia” kartelarekin.

Kontuan hartuta aurten aurkeztu diren denak elgetarrak izan direla, hurrengo deialdietarako antzuolarrak parte hartzera  animatu nahi ditugu, banaka edo taldeka beraien proposamenak aurkeztuz.

Martxoak_8_2012


Breadcrumb