Debagoieneko kirol txartela (DKT)

Antzuolarrontzat ere 2012. urterako abian da dagoeneko Mankomunitateko Kirol Txartela edo DKT delakoa. Honen jabe izateak, Oñati, Bergara, Arrasate eta Eskoriatzako instalazioak erabiltzea ahalbidetzen du. Horretarako bi modalitate ezberdin daude: PLUS edo PREMIUM izenekoak.

 

PLUS :

GINASIOA + IGERILEKUAK

PREMIUM:

PLUSA + BAINUETXEA (SPA)

3-17 urte (Haurrak)

119.25€

----

+18 urte (Helduak)

202.7€

244.16€

FAMILIA

370€

440€

 Antzuolarrok edozein herritan atera ahal izango dugu DKT-a baina gehien erabiltzen dugun herriko Polikiroldegian tramitatzea eskatzen da. Hau burutzean, beste herrietako bizilagunen baldintza berdinetan egin ahal izango dugu. Kuota bakarra da eta urte naturala estaltzen du (urtarrila/abendua).

 Honezgain aipatu, Debagoienako Kirol Txartela ateratzeak abonatu estatusa lortzea dakarrela. Hau da, kurtsoetarako deskontu eta abantaila ezberdinak izatea bertan bazkide izango bagina bezalaxe.

 

Breadcrumb