Antzuolarrak munduan zehar

Hileko lehen ostegunetan, Antzuolarrak munduan zehar. Herritarrek egindako bidaiak argazkitan.
18:30ean, Olaranen.

2012ko urtarrilaren 12a, osteguna
Eneko Iturbe eta Erkuden Iglesias.
"Dinamarkan ibili ga bizikletan. Hegazkinez jun ginan Kopenhagea, eta Dinamarka hegoaldian buelta bat in ginuan han bizikletan. Bueltia berriz be Kopenhagetik hegazkinez."

2011ko urriaren 6a, eguena
Aitor Gabilondo, Xabier Azkarate, Fernando Garitano eta Estebe Olaortua Europan zehar ibili dira bizikleta gainean. Frankfurten hasi eta Varsovian bukatu zuten bidaia. Alemania, Txekiar Errepublika eta Polonia ezagutzeko aukera izan dute.

AMZ_Estebe_Xabi_4

Azaroak 3, osteguna
Ainhoa Ugartebururen bidaia argazkitan.
“Ni autoz juan nintzan bakarrik. Uztailan 28xan urten nintzan eta Abuztuak 9xan bueltau. Aurretik Hotelak hartuta neuzkan baina beste dana inprobisau egin neban. Bakarrik juan nintzanez GPS bat eraman neban kopiloto lanak eitteko. Antzuolatik Akitaniara, handik Valle del Loirara, hortik Normandiara eta Normandiatik Belgikara. Ez Belgikan, ez Holandan, ez nintzan geratu, baina bai Alemania iparraldian. Hortik Kopenhagera eta bi egun egon nintzan bertan. Bueltan Bremenen geratu nintzan eta Luxemburgotik sartu nintzan berriz Frantziara. Frantzian Verdun-Nancy aldian ibili nintzan eta gero Borgoña inguruan, azkenengo eguna Montpellieren eta handik etorri nintzan etxera.”

Abenduak 1, osteguna
Pilar Etxaniz eta Miren Anduaga. Islandian zehar egindako bidaia argazki bidez erakutsiko digute.

Pilar._Munduan_zehar._090428_004

Breadcrumb